Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Aurkezpena

Euskadi, duen kokapen geografiko pribilegiatuari esker, iberiar penintsula Europarekin lotzen duen atea da. Kantauriko itsasertzaren ekialdean kokatua eta 7.234 km2ko hedadura duela, kontrastez beteriko lurraldea da, eta bertako paisaia desberdin horiek bere nortasun-ezaugarri garrantzitsuenetako bat dira, baina ez bakarra. Euskarak –ziurrenik Europako hizkuntzarik zaharrenak–, bertako kulturak eta bertako jendeak punta-puntako xede turistiko bihurtu dute Euskadi.

Hiru Lurralde Historikotan antolatua eta 2.178.339 biztanlerekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aniztasunaren isla dira, eta bertako hiru hiriburuak dira horren erakusgarri nabarmenenak. Gasteiz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburua, Erkidegoko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitza eta 2012 Europako Hiriburu Berdearen eta hirigintza-garapenaren eredu; Bilbok, Euskadiko hiriburu industrial eta finantzarioak, azkeneko urte hauetan eraldaketa nabarmena bizi izan du metropoli indartsu izateko bidean, eta horrek bultzaturik, Lee Kuan Yew World City Prize sariaren hiri irabazle izatea erdietsi du. Donostia hiri modernoa eta izaera kultural handikoa da, eta zientziari, teknologiari eta garapen iraunkorrari emandako babes zabalean oinarritu du bere garapena azkeneko urte hauetan. 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko hautagaitzak (www.sansebastian2016.eu) berretsi egin du hiriaren apustu irmo hori.