Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Enplegu Eskaintzak

Euskadi

 

Bizkaia:xede

Lan Bitartekaritzako Zerbitzua kualifikazio goreneko pertsonen datu-base bat da, Bizkaiko enpresa, zientzia eta teknologiaren antolamenduak dituen eskaerei erantzuteko helburua duena.

www.bizkaiaxede.org/es/presentacion.php?id=2

 

Ikerbasque

Zientziarako Euskal Fundazioa, Euskal Herriko ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzen duena, ikerlarien talentuak bertan atxikitzeko eta erakartzeko International Calls eta Fellowships izenekoen bitartez.

www.ikerbasque.net


ScienceCareers.eu

Ikerlariei lan-eskaintzak ezagutzeko eta beren espezializazio-eremuari buruzko informazioa jasotzeko aukera ematen dien Euskadiko alerta-sistema.

http://www.sciencecareers.eu/


Nazioartea

 

EURAXESS Jobs 

Europako lan-eskaintzak, laguntzak eta bekak eta abar jasotzen dituen ataria.

Ikerlari gisa, nazioartean sortzen diren hutsuneei, deialdiei eta finantzaketa-aukerei buruzko informazio eguneratu ugari eskuratu daiteke. Gainera, Europako datu-base horretan CV ere sar daiteke, eta hala, erakunde kopuru handi batek kontsultatu ahal izango du.

Erakunde gisa (ikerketa-zentroak, enpresak, unibertsitateak eta abar) Sare horretan lanpostuak argitaratzeko eta Europako nahiz nazioarteko ikerlarien poltsa baten barruan hautagairik onena topatzeko aukera eskaintzen du.

 

http://www.euraxess.es/empleo

http://ec.europa.eu/euraxess/index.cfm/jobs/index

 

Joint Reserach Centre (JRC) 

Ikerketa Zentro Komunaren (JRC) eginkizuna Europar Batasunaren politikak lantzeko, garatzeko, aplikatzeko eta gainbegiratzeko laguntza zientifikoa eta teknikoa eskaintzea da, betiere eskaeraren arabera.  

http://ec.europa.eu/dgs/jrc/index.cfm?id=2030