Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Espainia

Espainian, Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT / www.fecyt.es) arduratzen da EURAXESS SPAIN zerbitzuaren koordinazioa egiteaz (www.euraxess.es). FECYT Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioaren (MICINN) tresna bat da ezagutzaren balio-katea indartzeko xedea duena, zientzia eta berrikuntza sustatuz eta horiek gizartera hurbildu eta bertan txertatu daitezela bultzatuz, eta era horretan, Zientziaren, Teknologiaren eta Enpresaren Espainiako Sistemaren (SECTE) behar eta itxaropenei erantzuten die.

Zientziaren eta teknologiaren komunikazioarekin eta zabalkundearekin loturik MICINNek dituen eskumenak betearazten ditu FECYTek Kultura Zientifikoaren eta Berrikuntzaren Programa Nazionalaren bitartez.