Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Ostatua

Alokairuko etxebizitza

Oro har, erkidegoan gutxienez urtebetez egoteko asmoa izanez gero, etxebizitza bat alokatzea da gomendagarriena. Horretarako, alokairu- edo errentamendu-kontratu bat egin behar da idatziz etxebizitzaren jabearekin, eta horrez gain, ondo ezagutu behar dira norberaren eskubide eta betebeharrak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ekimena

Visesa Euskadin etxebizitza lortzeko aukera errazteko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren tresna da. Alokabide programa, www.alokabide.com, Eusko Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzak sustatzearen alde egin duen apustu sendoa da.

Gazteen artean alokairua sustatzeko laguntzak eskatzeko helbideen estekak:

 

Espainiako Gobernuaren Ekimena

Alokairuaren Sozietate Publikoa (www.spalquiler.com).

 

Beste batzuk

Tokiko prentsan, higiezinak eskaintzen diren atal bat dago. Horrez gain, eskaintza zabala duten higiezinen agentzia asko daude.

Jarraian, alokairuko pisuak eskaintzen dituzten web orri batzuk azaltzen dira:

 

 

Etxebizitza erostea

Euskadin epe mugagabean egoteko asmoa baduzu, interesgarria izan daiteke etxebizitza bat erostea. Salgai dauden etxebizitzak eta alokairuan daudenak bitarteko berdinetan iragartzen dira (ikus aurreko atala).

 Europako Herritarren Elkarteak (http://www.c-euro.org) funtsezko informazioa eskaintzen du bere web orrian Espainiara etxebizitza bat erostera etortzen diren atzerritarrei eragiten dieten hainbat gairi buruz.

 

Egoitzak eta Ikastetxe Nagusiak 

 

Talent House. Ikertzaile Egoitza

Talent House Donostiako Ikertzaile Egoitzak ezaugarri desberdinetako 80 apartamentu (familiarrak, bikoitzak, banakoak) eta lan-eremuak ditu.

http://www.fomentosansebastian.org/talenthouse

 

Euskal Herriko Unibertsitatea

Ostatu hartzeko hainbat aukera aurkitu ditzakegu.

http://www.ikasleak.ehu.es/p202-content/es/contenidos/informacion/servicio_alojamiento/es_alojamie/serv_alojamiento.html

 

Deustuko Unibertsitatea

Ostatu hartzeko aukerei buruzko atal zabal bat eskaintzen du.

http://www.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1229007391882/_cast/%231232462195180%231229007391882/c0/UniversidadDeusto/Page/subHomeTPL

 

Mondragon Unibertsitatea

Ostatu hartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. (http://www.eteo.muni.es/alojamiento)

Gainera, haren web orriaren bitartez etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin jar zaitezke harremanetan. www.mondragon.edu/es/servicios/alojamiento

 

Ostatu, hotel eta apartahotelak

Hotel eta ostatuen eskaintza oso zabala da bai kalitateari bai prezioari dagokionez ere. Euskadiko Turismoaren webgune ofizialean (http://www.turismoa.euskadi.net) 3 lurralde historikoetako edozeinetan ostatua bilatzen lagunduko dizute.

 

Nekazalturismo eta Landa-etxeak Euskadin

Ostatu hartzeko aukera honen bidez egonaldi lasai batez gozatu ahal izango duzu, jendetza handirik gabe, tratu adiskidetsua jasoz eta landa-inguruarekin eta naturarekin zuzeneko harremanetan.

http://www.nekatur.net/

 

Beste esteka interesgarri batzuk

Etxebizitzari buruzko informazio legal eta praktikoa eskaintzen du, bereziki etxebizitzen alokairuari dagokionez.

  • Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa emateko eta harrera egiteko bulegoen sarea

http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/dutil/indice_c.apl

Etxebizitza bat erosteko egin behar diren izapideei buruzko informazio juridiko praktikoa.

Besteak beste, hipoteka-gida, aholku praktikoak eta hipoteka-simulatzaile bat aurkituko dituzu webgune honetan.

Eskubide zibilen fundazioaren webgunea. “Etxebizitza Gaztea” atalean, etxebizitza bat erosi eta alokatzeko alderdi guztiei buruzko informazio xehatua eskaintzen da modu sinplean azalduta.

 

Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoa. www.registradores.org