Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. (EPIF) Trebatzen ari diren langile ikertzaileen estatutua

(EPIF) Trebatzen ari diren langile ikertzaileen estatutua

Trebatzen ari diren langile ikertzaileek EPIF izenez ezagutzen den Estatutuaren babesa dute. Estatutu horren arabera, trebatzen ari diren langile ikertzailetzat hartzen dira heziketa eta espezializazio zientifiko eta teknikoko jarduerak burutzeko helburua duten laguntza-programen onuradun diren unibertsitate-graduatuak, gutxienez, Trebatzen ari diren Langile Ikertzaile gisa doktoretza-ikasketa ofizialak egiten ari direnak. + INFO

Trebatzen ari diren langile ikertzaileak bi egoera juridiko desberdinetan egon daitezke:

  • Bekadunak izango dira, laguntza eman den lehen bi urteetan.
  • Kontratupekoak izango dira, beka-epe hori gainditzen dutenean. Urrats horretan, ikerlariak lan-kontratu bat sinatuko du atxikita dagoen erakundearekin. Deialdia egiten duten erakundeek baldintzak edo beharrezko administrazio-agiriak finkatu ahal izango dituzte, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren arabera egokitutako irakaskuntza-egiturarekin bat etorriz.

Argibide zehatzagoak nahi izanez gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua (2006ko otsailaren 3ko EBo) kontsultatu daiteke(www.boe.es/boe/dias/2006/02/03/pdfs/A04178-04182.pdf ), edo bestela, Estatuko Buletin Ofizialaren (EBO) orrialdea bisitatu daiteke http://www.boe.es/