Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. “Ikerlariaren Europako gutuna” eta “Ikerlariak kontratatzeko jokabide-kodea”

“Ikerlariaren Europako gutuna” eta “Ikerlariak kontratatzeko jokabide-kodea”

2005eko martxoan, Europako Batzordeak Ikerlariaren Europako Gutuna (European Charter for Researchers) eta Ikerlariak kontratatzeko jokabide-kodea (Code of Conduct for the Recruitment of Researchers) aurkeztu zituen; horien helburua, hain zuzen ere, ikerlarientzat erakargarria izango den europar lan-merkatu bat garatzen laguntzea da.

Ikerlariaren Europako Gutunak zenbait printzipio eta eskakizun orokor biltzen ditu, eta horiek, ikerlarien eta ikerlariak enplegatzen eta/edo finantzatzen dituzten erakundeen eginkizunak, erantzukizunak eta eskubideak zehazten dituzte.

Horren helburua da ikerlarien eta finantzatzaile edo enplegatzaileen arteko harremanak erraztu dezala ezagupen eta aurrerapen teknologikoak sortzea, ezagutaraztea, banatzea eta zabaltzea, eta bide batez, baita ikerlariak profesionalki garatzea ere. Era berean, mugikortasun modu guztien balioa aitortzen du ikerlarien garapen profesionala zabaltzeko bitarteko gisa.

Gutun honen hartzaileak Europar Batasuneko ikerlari guztiak dira beren karreretako edozein urratsetan, eta ikerketaren eremu guztiak hartzen ditu bere barne, sektore publikokoak nahiz pribatukoak, kontuan hartu gabe izendapenaren edo lanpostuaren izaera, enplegatzailearen nortasun juridikoa edo nolakoa den lana burutzen den erakunde edo zentroa.

Ikerlariak kontratatzeko Jokabide Kodeak zenbait printzipio eta eskakizun orokor biltzen ditu, eta enplegatzaile eta/edo finantzatzaileek bete egin beharko dituzte ikerlariak izendatzean edo kontratatzean.

Printzipio eta eskakizun horiek bermatu egin behar dute zenbait printzipio betetzen direla, hala nola kontratazio-prozesuaren gardentasuna eta hautagai guztien arteko tratu-berdintasuna, bereziki ikerlarientzat erakargarria, irekia eta iraunkorra izango den Europako lan-merkatu baten garapenari dagokionez, eta Ikerlariaren Europako Gutunean deskribatutakoak osatuko dituzte.

Ikerlaria, enplegatzailea edo finantza-erakundea baldin bazara, www.euraxess.es/derechos web orrian sar zaitezke zure eskubide eta betebeharrei buruz argibide gehiago izateko.