Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Erregimen komunitarioaren aplikaziopean dauden herritarrak

Egoitza-baimena

Erregimen komunitarioaren mende dauden herritarrak Espainia osoan libreki sartu, irten, egon eta ibili daitezke.

Europar Batasuneko edo Europako Eremu Ekonomikoko norbaitek Espainiako lurraldean 3 hilabete baino gehiago egin nahi baditu, Espainiako Estatuan sartu zenetik hilabete bateko epean dagokion Egoitza Agiria eskatu beharko du.

 

Aplikazio-eremua.

Erregimen komunitarioa nori aplikatzen zaio?

1.- Europar Batasuneko kide diren egungo 27 Estatuetako herritar guztiak eta Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitzakoak erregimen komunitarioaren mende daude guztiz.

2.- Beste edozein Estatutako herritar nazionalei ere, baldin eta arestian aipatutako Estatuetako herritar nazionalen familiako kide badira, erregimen komunitarioa aplikatuko zaie. Otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluak zehazten du  beste Estatu batzuetako herritar nazional komunitarioen familiako zein kideri eta zein baldintzatan aplikatzen zaien erregimen komunitarioa.

Espainiako Estatuan egoitza-eskubidea duten herritar komunitario baten familiako kideak, kontuan izan gabe zein den beren naziotasuna, honako hauek dira:

  • Haren ezkontidea, zuzenbidez bananduta ez badaude.
  • Harekin ezkontzaren pareko lotura duen bikotekidea, Europar Batasuneko kide den Estatu batean horretarako ezarritako erregistro publiko batean inskribatua, Estatu horretan aldi berean bi erregistro edukitzeko aukera eragozten duena, betiere inskripzio hori baliogabetu ez bada.
  • Haren ondorengoak eta haren ezkontidearenak, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, 21 urtetik beherakoak edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.
  • Haren arbasoak eta haren ezkontidearenak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, haien kontura bizi direnak, ikasleen eta beren ezkontideen arbasoak salbuetsiz, horiek ez baitute egoitza-eskubiderik izango.
  • Espainiako Estatuan sartzeko, baldin eta beren familiartekoak hirugarren herrialdeetako herritar nazionalak badira, lehenaz gain, dagokion sarrera-bisatua aurkeztu beharko dute, aldez aurretik Espainiako Estatuaren Misio Diplomatikoan edo Kontsul Bulegoan erdietsia beren sorburuko edo egoitzako herrialdean, Espainiako Estatuak ezarriak dituen nazioarteko itun edo hitzarmenetan aurreikusitakoaren kontra joan gabe.

Euskadira iritsi ondoren, haien familiartekoak erregimen komunitarioa aplikagarri zaion Estaturen bateko herritar nazionalak badira, inolako egoitza-agiririk lortu beharrik izan gabe bizi daitezke bertan.

 

Egoitza Agiria

 

Zenbait eratakoak daude:

  1. Espainiako Estatuan 3 hilabetetik gorako baina urtebetetik beherako aldi baterako egonaldia egin behar izanez gero, indarraldi mugatua edo aldi baterakoa izango duen egoitza-agiri bat erabiliko da ziurtagiri gisa.
  2. Espainiako Estatuan urtebetetik gorako epe batez bizitzeko, 5 urteko indarraldia izango duen egoitza-agiri arrunta erabiliko da ziurtagiri gisa, eta automatikoki epe berberetan berritu ahal izango da.

http://extranjeros.mtin.es/es/InformacionInteres/InformacionProcedimientos/CiudadanosComunitarios/index.html

 

Egoitza Agiria eskatzeko beharrezkoak diren agiriak:

  1. EX16 inprimakia: erregimen komunitarioko agiriaren eskaera.
  2. Indarrean dagoen Pasaportea edo Nortasun Agiria, eta horiek konpultsatzeko fotokopiak.
  3. 3 argazki atera berriak, koloretan, hondoa zuria dutela, eta agiri-tamainakoak.
  4. Berariaz hala eskatzen zaionean, eskatzaileak bere osasuna egiaztatzen duen ziurtagiri mediko bat aurkeztu beharko du.

 

Non eskatu:

Egoitza Agiria eman dezatela eskatzeko izapideak ez dira eragozpen izango Espainiako Estatuan behin-behinekoz egoteko, ezta bertan jarduerak burutzeko ere.

Herritar komunitarioen erregimenari buruzko eskabideen inguruko argibide gehiago jasotzeko, hona jo beharko du:

http://www.euskadi.net/r33-19246/es/contenidos/manual/guia_inmigracion/es_def/directorio_instituciones.html

 

Polizia Gorputz Nazionalaren Polizia-etxea- Atzerriko Bulegoa

Araba
Gasteiz. Oñati kalea, 17
01013 – Gasteiz
Tel.: 945209642
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Bizkaia:
Felipe Uhagon kalea, 6 beh.
Tel.: 944709151
Astelehenetik ostiralera 8.45etik 14.00etara

Gipuzkoa
Donostia.
Jose Maria Salaberria kalea, 16
20010 - Donostia.
Tel.: 943449810
Tel.: 943449811
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.mir.es/SGACAVT/extranje/ciudadanos_UE