Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Hirugarren herrialdeetako herritarrak

Hirugarren herrialdeetako herritarrak

557/2011 Errege Dekretuak, apirilaren 20koak, Espainian dauden atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta horien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Araudia onesten duenak, 2/2009 Lege Organikoak hura aldatu ondoren, atzerritarrak Espainian sartu, bizi eta lan egin dezatela baimentzeko prozedura erabakitzen duten jarraibideak jasotzen ditu, horien jarduera profesionalean ekonomia, gizarte edo lan arloko arrazoiak daudenean.

 

Ikasketak edo ikerketa eta garapen arloko lanak egitea, unibertsitate-irakasleak izatea edo kualifikazio handia edukitzea eskatzen duten profesionalen ingurukoak jorratuko dira atal honetan.

 

Suposamendu horretara jotzen duen erakunde kontratugile edo enplegatzaileak egoitzarako eta besteren kontura lan egiteko eskaera Atzerritarren Bulegora, Immigraziorako Zuzendaritza Nagusira edo Enpresa Handien Unitatera igorri beharko du.

 

Aldi baterako egonaldirako eta besteren kontura lan egiteko hasierako baimena ematen baldin bada, Espainiatik kanpo bizi diren atzerritarrek ahalmena izango dute, betiere dagokion bisa erdietsi badute eta Espainian legez sartu direnetik hiru hilabeteko epearen barruan Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda baldin badaude, Espainian egoitza izateko eta besteren kontura lan egiteko.

 

 

 

Kolektibo honen barruan ohikoenak diren laurak nabarmenduko ditugu:

 

Egonaldia ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, lanekoak ez diren praktikengatik edo boluntario-zerbitzuengatik

 

1. Espainian 90 egunetik gorako epe batez egoteko baimena lortu duen atzerritarra egonaldi-baimen baten titular izango da, lanekoa ez den ondorengo jarduera hauetakoren bat burutzeko helburu bakar edo helburu nagusiarekin:

  • § Espainian baimendutako ikastetxe batean ikasketak egitea edo osatzea, denbora osoko programa baten arabera, titulu bat edo ikasketa-ziurtagiri bat erdiestea ahalbidetuko diona.
  • § Ikerketako edo prestakuntzako jarduerak egitea, ikerlarien erregimen berezien kaltetan izan gabe.
  • § […]
  • § Organismo edo erakunde publiko edo pribatu batean lanekoak ez diren praktikak burutzea.
  • § Interes orokorreko helburuak dituen programa baten barruan borondatezko zerbitzu bat eskaintzea.

2. Ikasketa-bisa horrek berekin dakar egonaldi-baimena eta atzerritarrari ahalmena emango dio Espainian egonaldi-egoeran egoteko, baimen hori emateko arrazoi izan den jarduera burutu dezan.

3. Egonaldiaren iraupena, hain zuzen ere, baimena emateko arrazoi izan den jarduerak duen berbera izango da, eta gehienez ere urtebetekoa izango da. […]

(37. artikulua)

 

Prozedura.

1. Eskabidea pertsonalki aurkeztu beharko da, inprimaki ofizialean, Espainiaren diplomaziako misioan edo kontsuletxeko bulegoan atzerritarra bizi den lurraldean.

 

2. Eskabidearekin batera ondorengo dokumentuak aurkeztuko dira:

a) Indarrean dagoen pasaportea edo bidaia-titulua, Espainian baliagarritzat onartua, egonaldia eskatzen den epealdi horretarako gutxienez balio izango duena.

b) Baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak [...]

Hori hala izanik ere, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du ez duela inolako aurrekari penalik Espainian.

 

3. Kontsuletxeko bulegoak, eskumena duen Gobernuko Ordezkaritzaren edo Azpiordezkaritzaren bidez egonaldiaren baimenari buruzko ebazpen bat eskatuko du bitarteko elektronikoen bidez.

Jarduerari hasiera emango zaion probintzian Gobernuko Ordezkaritzak edo Azpiordezkaritzak izango du eskumena.

Egonaldi-baimenari buruzko ebazpena eman aurretik, Gobernuaren Ordezkaritzak edo Azpiordezkaritzak poliziaren txosten bat eskatuko du, eta horren edukiari buruzko balioespena egingo du bere erabakiarekin loturik.

Baimen horri buruzko ebazpena emateko gehieneko epea zazpi egunekoa izango da eskabidea jasotzen denetik, eta epe hori erantzunik jaso gabe igarotzen bada,  horren aldekoa dela ulertuko da.

 

4. Egonaldi-baimenari buruzko ebazpena kontrakoa baldin bada, diplomaziako misioak edo kontsuletxeko bulegoak interesatuari jakinaraziko dio zein den ebazpena [...].

 

5. Egonaldi-baimena ematen baldin bada, diplomaziako misioak edo kontsuletxeko bulegoak, hala egokituz gero, ebazpena egin eta bisa luzatuko du. Bisaren iraupena baimendutako egonaldiak duen berbera izango da, Atzerriko Nortasun Agiria egitea bidezkoa den kasuetan izan ezik.

(39. artikulua)

 

Egonaldi-baimen baten titularraren senitartekoak. 

 

Atzerritarren senitartekoek (ezkontideak, izatezko bikoteak eta hemezortzi urtetik beherako seme-alabek edo ezintasun bat izan eta objektiboki, beren osasun-egoeraren ondorioz, dituzten premiak betetzeko gai ez direnek), baldin eta ikasketa-bisa bat eskatu badute edo Espainian baldin badaude [...], dagozkien egonaldi-bisak eskatu ahal izango dituzte beren egonaldiaren indarraldian Espainian legez sartu eta egon ahal izateko, eta horretarako ez zaio eskatuko aldez aurretik inolako egonaldirik ikasketa-bisaren jabe den atzerritarrari. (41. artikulua)

 

 

Aldi baterako egonaldia eta ikerketarako lana

 

  1. Ikerketa-erakunde batekin sinatutako harrera-hitzarmen baten arabera, Espainian egingo duen egonaldiaren helburu nagusia edo helburu bakarra ikerketa-proiektuak egitea duen ikerlari atzerritarra aldi baterako egonaldiaren eta ikerketako lanaren egoeran aurkituko da.
  2. [...] ikerketa-erakundetzat hartuko da edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko nahiz pribatu, bere establezimendu nagusia edo bigarren mailakoa Espainian duenean, baldin eta ikerketa eta garapen teknologikoko jarduerak egiten baditu eta harrera-hitzarmenak izenpetzeko baimena erdietsi badu.

(73. artikulua)

 

Aldi baterako egonaldirako eta ikerketa-lanerako baimena.

1. Aldi baterako egonaldirako eta ikerketa-lanerako hasierako baimenak ahalmena ematen die Espainiatik kanpo bizi diren atzerritarrei, baldin eta dagokien ikerketa-bisa erdietsi badute, ikerketa-proiektu bat egiteko, horretarako baimena erdietsi duen ikerketa-erakunde batekin izenpetutako harrera-hitzarmen baten barruan.

Ez da beharrezkoa izango ikerketa-bisa erdiestea baldin eta, ikerketa-lan hori Europar Batasuneko kide den beste Estatu batean hasi ondoren, ikerlari atzerritarrak mugikortasunerako eskubidea badu.

 

2. Aldi baterako egonaldirako eta ikerketa-lanerako hasierako baimenaren iraupena beti hiru hilabetetik gorakoa izango da eta, gehienez, bost urtekoa. Baimenaren iraupena, hain zuzen ere, horren xede den ikerketa-proiektuak duen berbera izango da. Horren xede den ikerketa-jarduera burutzera bakarrik mugatuko da.

(74. artikulua)

 

Prozedura.

1. Espainian bizi ez den atzerritar batekin harrera-hitzarmen bat izenpetu duen ikerketa-erakundeak, horretarako ezarrita dagoen inprimaki ofizialean, eta balio osoz haren legezko ordezkaritzaren gaineko eskumena duenaren bitartez, egonaldirako eta ikerketa-lanerako hasierako baimen-eskaera aurkeztu beharko du, eskumena duen organoaren aurrean, ikerketa-proiektua hastera doan probintzian izapidetu dadin.

 

2. Baimen-eskaerarekin batera, ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

a) IFZ, eta eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren alde ikerketa-erakundearen legezko ordezkaritzak ematen duen agiri publikoa.

Eskabidea aurkezten zaion administrazio-organoak ofizioz egiaztatuko du ikerketa-erakunde hori Gizarte Segurantzan inskribatuta dagoen ala ez.

b) Ikerlari atzerritarraren indarreko pasaporte osoaren edo bidaia-agiriaren kopia, Espainian baliagarritzat onartua dagoena.

c) Ikerlari atzerritarraren eta ikerketa-erakundearen artean izenpetutako harrera-hitzarmena, eta horren barruan ikerketa-proiektuaren azalpen-memoria eta bien arteko lan-kontratua jaso beharko du.

d) Lanbide horretan aritzeko legez eskatutako kualifikazio profesionala egiaztatzen duen agiria.

Era berean, izapideak egiteko eskumena duen organoak ofizioz egiaztatuko du erakunde hori harrera-hitzarmenak sinatzeko baimendutako erakundeen zerrendan sartuta dagoela.

3. Eskabidea jaso ondoren, organo eskudunak erregistratu egingo du, eta hori aurkeztu izanaren berri jasoko du berehala, eta halaber, dagokion aplikazio informatikoan sartuko du; hala, ebazpena emateko eskumena duten organoek denbora errealean jakingo dute eskabidearen berri.

4. Eskabidea izapidetzeko onartu ondoren, prozedura abiarazi eta lehenbailehen horren izapideak egingo dira, eta ofizioz egiaztatuko da zerga eta Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak betetzeari buruzko informazioa, eta bide batez, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Guardia Zibilaren zerbitzu eskudunek egindako txostenak eta Zigortuen Erregistro Zentralekoak bilduko dituzte.  Txosten horiek 10 eguneko gehienezko epean egingo dira.

Atal honek aipatzen dituen txostenak bitarteko elektrikoen bidez eskatu eta prestatuko dira.

5. Organo eskudunak, aurkeztutako dokumentazioa eta lortutako txostenak ikusirik, eskatutako egonaldirako eta ikerketa-lanerako hasierako baimenari buruzko ebazpena emango du arrazoibidez, 45 eguneko epearen barruan, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita, eta betiere kapitulu honetan aurreikusitako betebeharrak kontuan izanik.

Organo eskudunak berehala grabatuko du ebazpen hori dagokion aplikazio informatikoan, [...].

(77. artikulua)

 

Ikerlari atzerritarren senitartekoak. 

 

Aldi baterako egonaldirako eta ikerketa-lanerako baimen-eskaerarekin batera, aldi baterako egonaldi-baimen bat eskatu ahal izango da elkartu nahi dituen bere familiako kideen alde. [...] baimen nagusia eskatu duen ikerketa-erakundeak nola ikerlari atzerritarrak berak aurkeztu ahal izango dute hori. (83. artikulua)

 

EB-Txartel urdin baten titular diren kalifikazio goreneko profesionalen aldi baterako egonaldia eta lana.

 

1. Goi-irakaskuntzako kualifikazioa edukitzea beharrezkoa den lan-jarduera bat burutzeko baimena duen langile atzerritarra aldi baterako egonaldirako eta kualifikazio goreneko lan profesionalerako egoeran egongo da, edo salbuespen gisa, baita gutxienez 5 urteko esperientzia profesionala egiaztatzen duena ere, baldin eta kualifikazio horren parekotzat jotzen bada, baimena eman izanaren xede den jarduerarekin loturik.

 

2. [...], goi-irakaskuntzako heziketa batek eskainitakoa goi-irakaskuntzako kualifikaziotzat joko da, baldin eta gutxienez 3 urteko iraupena badu eta gaitasun maila handia eskatzen duen lanbide bat burutzeko edo ikerketa-programa aurreratu batean sartzeko beharrezko kualifikazio maila eskaintzen badu.

(85. artikulua)

 

EB-Txartel urdin baten titular diren kualifikazio goreneko profesionalen egonaldirako eta lanerako baimena.

1. Kualifikazio goreneko profesionalen egonaldirako eta lanerako hasierako baimenak ahalmena ematen die Espainiatik kanpo bizi diren atzerritarrei, baldin eta egonaldirako eta lanerako bisa lortu badute, baimen horren eraginkortasuna gauzatu orduko, baimendu zaien lan-harremanari ekiteko.

Mugikortasunerako eskubidea gauzatzen denean ez da aldez aurretik eskatuko egonaldirako eta lanerako bisarik erdiestea, baldin eta baimen horietakoren baten titular izan bada Europar Batasuneko kide den beste Estatu batean.

 

2. Kualifikazio goreneko egonaldirako eta lanerako hasierako baimenak urtebeteko iraupena izango du.

(86. artikulua)

 

Prozedura.

1. Espainian bizi ez den langile atzerritar bat kontratatu nahi duen enplegatzaileak berak pertsonalki, edo enpresaren legezko ordezkaritza balio osoz bere gain hartua daukanaren bitartez, kualifikazio goreneko egonaldirako eta lanerako hasierako baimenaren eskabidea aurkeztu beharko du lan-jarduera hori burutuko den probintziako organo eskudunaren aurrean, hura izapidetu dadin.

 

2. Egonaldirako eta lanerako baimen-eskariarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, inprimaki ofizialean:

a) IFZ eta, enpresa pertsona juridiko gisa eratua badago, eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren alde horren legezko ordezkaritzak ematen duen agiri publikoa.

Enplegatzailea pertsona fisikoa denean, ez zaio IFZ aurkeztea eskatuko, baldin eta bere datuak Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez egiaztatzea onartzen badu.

b) Lan-kontratua, ezarritako inprimaki ofizialean.

c) Enpresa-proiekturako dituen baliabide ekonomiko, material edo pertsonalak egiaztatzen dituzten agiriak [...].

d) Langile atzerritarraren indarreko pasaporte osoaren edo bidaia-agiriaren kopia.

e) Lanbidea burutzeko legez eskatzen den gaitasuna eta, hala egokituz gero, kualifikazio profesionala egiaztatzen duten agiriak.

f) Hala egokituz gero, lanpostu hori betetzeko enplegu-eskatzaile nahikorik ez dagoela dioen Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunaren ziurtagiria.

3. Eskabidea jaso ondoren, organo eskudunak erregistratu egingo du, eta hori aurkeztu izanaren berri jasoko du berehala, eta, halaber, dagokion aplikazio informatikoan grabatuko du; hala, ebazpena emateko eskumena duten organoek denbora errealean jakingo dute eskabidearen berri.

4. Eskabidea izapidetzeko onartu ondoren, prozedura abiarazi eta lehenbailehen horren izapideak egingo dira, eta ofizioz egiaztatuko da zerga eta Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak betetzeari buruzko informazioa, eta bide batez, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Guardia Zibilaren zerbitzu eskudunek egindako txostenak eta Zigortuen Erregistro Zentralekoak jasoko dira.  Txosten horiek 10 eguneko gehienezko epean egingo dira.

Atal honek aipatzen dituen txostenak bitarteko elektrikoen bidez eskatu eta prestatuko dira.

5. Organo eskudunak, aurkeztutako dokumentazioa eta erdietsitako txostenak ikusirik, arrazoibidez emango du ebazpena 45 eguneko epean eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita, [...].

Organo eskudunak berehala grabatuko du ebazpen hori dagokion aplikazioan, [...].

(88. artikulua)

 

Kualifikazio goreneko profesionalen senitartekoak.

Aldi baterako egonaldirako eta ikerketa-lanerako baimen-eskaera aurkeztearekin batera, aldi baterako egonaldi-baimen bat eskatu ahal izango da elkartu nahi dituen bere familiako kideen alde. [...] baimen nagusia eskatzen duen enplegatzaileak nola kualifikazio goreneko langile atzerritarrak berak aurkeztu ahal izango dute hori. (94. artikulua)

 

Aldi baterako egonaldia, lan-baimena salbuetsita

Irabazi asmozko jarduera bat, lanekoa edo profesionala, burutzeko lan-baimena erdietsi behar izatetik salbuetsita egongo dira urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 41 artikuluan sartuta dauden atzerritarrak, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

- Estatuko Administrazio Orokorrak, Autonomia Erkidegoek, Unibertsitateek, Udal erakundeek edo ikerketa sustatzea eta garatzea xedetzat duten eta nagusiki aurreko horien partaidetza jasotzen duten erakundeek gonbidatutako edo kontratatutako teknikariak, ikerlariak eta zientzialariak.

Horrela hartuko dira, beren ezagupenak, espezializazioa, esperientzia edo praktika zientifikoak direla eta, arestian aipatutako Administrazio horietakoren batek gonbidatu edo kontratatu dituenak jarduera bat edo programa tekniko, zientifiko edo interes orokorreko bat garatzeko.

Xehetasun hori egiaztatzeko, gonbidapena edo lan-kontratua aurkeztu beharko da, dagokion organoaren legezko ordezkaritza esleitua duenak izenpetuta, eta bertan, proiektuaren azalpena eta hori garatzeko beharrezkoa den profil profesionala azalduko da.

- Espainiako unibertsitate batek gonbidatutako edo kontratatutako irakasleak, teknikariak, ikerlariak eta zientzialariak. Horrela hartuko dira Espainiako unibertsitate batek irakaskuntzako, ikerketako edo heziketako eginkizunak burutzeko gonbidatzen edo kontratatzen dituen irakasleak.

Xehetasun hori egiaztatuta geratuko da baldin eta jarduera horiek burutzeko gonbidapena edo lan-kontratua aurkezten bada, dagokion Espainiako unibertsitatearen legezko ordezkaritza esleitua duenak izenpetuta.

- Beste Estatu batzuen mendeko kultura- edo irakaskuntza-erakundeetako edo pribatuetako zuzendaritzako kideak edo irakasleak, ospe handikoak, Espainiak ofizialki aitortuak, baldin eta gure herrialdean beren herrialdeetako kultura eta irakaskuntza arloko programak burutzen badituzte, beren jarduera programa horiek burutzera mugatzen duten neurrian. Salbuespen horretaz baliatu ahal izango dira ondorengo baldintzak betetzen dituzten atzerritarrak:

1. Zuzendaritzako postuak, irakaskuntzakoak edo ikerketakoak betetzen dituztenak, eta beren eginkizuna adierazitako jarduera hori burutzera mugatzen dutenak Espainian kokatuta dauden atzerriko kultura- edo irakaskuntza-erakundeetan.

2. Beste Estatu batzuen mendeko kultura- edo irakaskuntza-erakundeak direnean, beren jarduera Espainian burutu beharko dute, eta hala, eskainitako ikasketek, burututako programek eta emandako titulu edo diplomek beren herrialdeetan balioa izan eta onartuak izan behar dute.

3. Atzerriko erakunde pribatuak direnean, izen ona egiaztatua dagoela joko da baldin eta erakunde horrek eta egindako jarduerek dagozkion agintari eskudunek ofizialki aitortu eta baimendu badituzte, eta eskaintzen dituzten titulu edo diplomek horien herrialdeetan balioa eta aitormena jasotzen badute.

Xehetasun hauek egiaztatuta geratuko dira baldin eta Espainian emandako titulu edo diploma horiek, lan-kontratua edo zuzendaritzako edo irakaskuntzako jarduerak burutzeko izendapena beren jatorrizko herrialdean balioa dutela egiaztatzen duten agiriak aurkezten badira. Eta erakunde pribatuen kasuan, Espainian aitorpen ofiziala dutela egiaztatzen duten agiriak ere aurkezten badira.

[…]

- Espainian lanak eta ikerketak burutzen dituzten nazioarteko misio zientifikoetako kideak, Estatuko edo Erkidegoko Administrazio eskudunak baimenduak.

Horrela hartuko dira nazioarteko erakunde edo agentzia batek programatutako azterketa edo ikerketa-lanak egitera Espainiara lekualdatzen den nazioarteko misio zientifiko bateko kide diren atzerritarrak, baldin eta dagozkion agintari eskudunek baimenduta badaude.

[…] (117. Artikulua)

 

Prozedura.

1. Espainian bizi ez bada eta jarduerarentzat aurreikusitako iraupena 90 egunetik gora ez bada, atzerritarrak dagokion egoitza-bisa eskatu beharko du bere bizilekuari dagokion Espainiako kontsuletxeko bulegoan.

Kontsuletxeko bulegoak salbuespena egiaztatuko du eta egoitza-bisa izapidetuko du [...], eta halaber, aurreikusitako epea 7 egunetara murriztu ahal izango du. Erantzunik ez jasotzea horren aldeko ebazpen modura ulertu beharko da.

Atzerritarra Espainian bizi ez bada eta jarduerarentzat aurreikusitako iraupena 90 egunetik gorakoa ez bada, bere naziotasuna edozein izanik ere, dagokion egonaldi-bisa eskatu beharko du bera bizi den herrialdeko Diplomaziako Misioan edo Espainiako Kontsuletxeko Bulegoan. Kasu hauetan, bisa-eskabideari aplikatu behar zaion prozedura iraupen laburreko egonaldi-bisak izapidetzeko aurreikusitakoa izango da, eta atzerritarrak egiaztatu egin beharko du aurreko artikuluan deskribatutako suposamenduren batean barneratzeko baldintzak biltzen dituela.

Egonaldi-bisaren onarpena [...] dagokion aplikazio informatikoaren bitartez jakinaraziko zaio jarduera hori burutuko den probintziako Atzerritartasun Bulegoari. […]. Egonaldiaren iraupen osoa eta horren luzapenena ez da inola ere 90 egunetik gorakoa izango.

2. Espainian bizi baldin bada, atzerritarrak salbuespena onartu diezaiotela eskatu beharko du, eta baldintza horiek betetzen dituela alegatu, dagokion Atzerritartasun Bulegoaren aurrean jarduera abiarazten den probintzian, hori justifikatzen duten agiriak aurkeztuz.

Eskaera horri uko egin zaiola ulertuko da baldin eta 3 hilabeteko epean Gobernuko Ordezkaritzak edo Azpiordezkaritzak ez badu horren inguruan inolako iritzirik ematen. […].

3. Salbuespenaren onarpenaren indarraldia burutu behar den jardueraren edo programaren iraupenera egokituko da, eta gehienez ere urtebeteko epea izango du hasierako onarpenean, bi urtekoa lehen luzapenean eta beste bi urtekoa hurrengo luzapenean, salbuespen hori eragin zuten xehetasunek bere horretan irauten badute.

4. Lan-baimenaren salbuespen baten titular izateak ez du eskubiderik sortuko bere kontura edo besteren kontura lan egiteko baimen bat erdiesteari begira.

(118. artikulua)

 

Izapideak:

 

Euskadiko Foru-Lurraldeetan izapideak egiteko eta argibide gehiago jasotzeko, honako helbide hauetara jo behar da:

 

Araba: 

 

Atzerritarren Unitatea Gasteizen

 

Alava Jenerala kalea, 10 – 2. solairua

GASTEIZ (ARABA) 01071

Telefonoak: 945 75 9480

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara

 

Bizkaia: 

 

Atzerritarren Unitatea Bilbon

 

Gran Via, 50. 2. solairua • 48071 Bilbo

Tel. 94 450 94 35

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9etatik 17,30era. Larunbatetan 9etatik 14etara.

 

Gipuzkoa: 

 

Atzerritarren Unitatea Donostian  

 

Podavines, 1-3 zk. Donostia (Gipuzkoa). 20071.

Telefonoak: 943 989 110 / 120 / 122

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9etatik 17,30era

Aurretiazko Hitzordua: 943 989 110 / 120 / 122

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO:

KLIK HEMEN

 

Madrilen kokatuta dagoen Enpresa Handien Unitatera (Unidad de Grandes Empresas-UGE) jotzeko aukera ere badago. UGEk izapidetu eta ebatzi ditzakeen suposamendu guztiak 557/2011 Errege Dekretuaren 178tik 181era bitarteko artikuluetan, IX. tituluan, jasoak daude (2011/4/30eko 103 zk. EBOan argitaratua, 43948tik 43952ra bitarteko orr.), eta horien artean aurkitzen dira unibertsitate, ikerketa-gune eta ETE batzuetako ikerlariak, teknologoak, zuzendaritzako kideak edo kualifikazio gorenekoak zenbait sektore estrategikotan (http://extranjeros.mtin.es/es/UnidadGrandesEmpresas

 

Remonta Plaza, 12, 3. solairua 28039 Madrid

Telefonoa. 91 3633261/47/69/74

E-mail: unidadgrandesempresas@mtin.es

 

2011ko apirilaren 1etik aurrera, aldez aurreko zuzeneko hitzordua eskatzeko aukera finkatu da, honako telefono hauetan: 91 3633258/59 (9etatik 14etara) eta helbide elektroniko honetan: unidadgrandesempresas@mtin.es. Aldez aurreko hitzordua eskatzea gomendatzen da, batez ere 5 eskabide edo gehiago aurkezten direnean.