Larrialdiak/ SOS Deiak (112)
Doako telefono-zenbaki bakarra: 112.
Herritarrentzako Arreta
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: 012
Bilbo, Donostia eta Gasteizko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: 010
Ertzaintza
Ertzaintza Euskal Herriko berezko polizia da.
Ertzaintzaren Polizia-etxeak (www.ertzaintza.net)
Udaltzaingoa
Larrialdietarako telefono-zenbakia (092)
Bilbo (94 420 5000)
http://www.euskalnet.net/bilbaopol/
Donostia (943481300)
http://www.donostia.org/taxo.nsf/fwNweb?ReadForm&idioma=cas&id=A336670&doc=Area
Gasteiz (945 161405)
Trafikoa
Gidabaimena
Ibilgailuekin, matrikulazioarekin, baimen eta lizentziekin eta IATarekin loturiko gaientzat.
Espainiakoa ez den gidabaimena baldin baduzu:
Espainiatik kanpo luzatutako gidabaimenen trukeak eta baliokidetasunak http://www.dgt.es/portal/es/oficina_virtual/conductores/canje_permisos/
Trafikoaren Egoera
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetako gorabeheren berri denbora errealean izateko, eta baita izapideak egin eta/edo errepideetako azken gorabeherak ezagutzeko ere, bisita ezazu web orrialde hau:
http://www.trafikoa.net/public/wps/portal/trafico
Nazioarteko deiak
Telefono-dei bat egiteko, jarraitu hurrengo pausoak:
Espainiatik atzerrira: markatu 00 + Herrialdeko kodea + probintziako aurrezenbakia + nahi duzun zenbakia.
Atzerritik deituz gero, Espainiako kodea 34 zenbakia da. Herrialde edo probintzia bateko aurrezenbakiei buruzko informazioa behar baduzu, deitu Nazioarteko Informazio Zerbitzura: 025.
Arabako aurrezenbakia 945 da.
Bizkaiko aurrezenbakia 94 da.
Gipuzkoako aurrezenbakia 943 da.
Telefono-deia operadore baten bidez egin nahi baduzu (txartelaren, hartzailearen edo hirugarren batzuen konturako deiak), zenbaki hau markatu behar duzu:
1009: dei nazionalentzat
1008: nazioarteko deientzat
Posta eta telegrafoak
Informazio guztia bere web orrialdean dago. www.correos.es
Bankuak eta aurrezki-kutxak
Ordutegia
Bankuek eta aurrezki-kutxek 8:00etan ireki eta 14:00etan ixten dute. Hala ere, badaude 15:00etan ixten duten erakunde batzuk. Sukurtsal batzuek larunbat goizetan irekitzen dute, eta arratsalde batzuetan ere bai.
Kontu korronte bat nola ireki
Atzerritar egoiliarrek beren pasaportea edo egoiliar-txartela erakutsi behar dute kontu korronte bat irekitzeko.
Oraindik egoiliarra ez bazara, poliziak edo zure kontsulatuak luzaturiko ez-egoiliarraren ziurtagiria aurkez dezakezu kontua irekitzeko, Udaletxeko errolda-ziurtagiriarekin eta zure pasaporte edo nortasun-txartelarekin batera.
Euskadiko Banku eta Kutxen Direktorioa
Espainiako Bankuaren web orrialdean (www.bde.es) eta/edo www.guiadebancos.com helbidean Euskadin kokaturiko banku-erakunde eta Aurrezki Kutxa guztiak aurkituko dituzu. Euskadiko banku eta kutxa nagusiak http://www.guiadebancos.com/byprovince.php
Prentsa
Euskadin egunkari asko daude; nazionalak edo tokian tokikoak izan daitezke, edo probintziaren araberako edizioak.
Interes orokorreko albisteak eta bertako berriak emateaz gain, egunkari hauek tresna bikaina dira hainbat motatako informazioa eskuratzeko: kultura-gertakizunak, leku interesgarriak, guardiako farmaziak, telefono-zenbaki erabilgarriak eta abar. Jarraian, egunkari garrantzitsuenak aipatuko ditugu: