Euskadik herritarren beharrak estaltzeko osasun-azpiegitura zabala eskaintzen du Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuaren edo osasun-zentro pribatuen bitartez.
Atzerritar batek Euskadin lan egiten badu eta Gizarte Segurantzan kotizatzen badu, Gizarte Segurantzako Txartela jasoko du; bertan, haren datu pertsonalak eta afiliazio-zenbakia azalduko dira. Gizarte Segurantzako afiliazio-txartelarekin osasun-txartel indibiduala eskatu daiteke etxetik gertuen dagoen osasun-zentroan. Txartel horren bidez titularrak eta haren familiartekoek tratamendu medikoa zein ospitaleko tratamendua jaso ahal izango dute.