Gogoratu behar da Euskadira datorren edozein atzerritar (EBeko estatu kide bateko herritarra izan ala ez) Espainiako legeriaren mende dagoela. Edozein lege-arazo sortuz gero, abokatu batengana jotzea da egokiena. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edozein polizia-gorputzek atxilotzen duten pertsona orok eskubidea du abokatu baten laguntza jasotzeko, polizia- eta epai-bulego guztietan.
Justiziarekin loturiko edozein arazo izanez gero, zure enbaxadarekin zuzenean harremanetan jartzea da gomendagarriena. Enbaxadak zure hizkuntzan mintzatzen diren abokatuen zerrenda bat emango dizu.
Enbaxadak eta kontsuletxeak
Euskadin 40 nazioarteko kontsuletxe baino gehiago daude.
Informazio gehiagorako: