Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea – HABE
HABEren oinarrizko helburua helduen euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea da.
Euskaltegia helduei euskara irakasteko zentro bat da. Beren izaera juridikoari dagokionez, EAEko euskaltegiak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Euskaltegi publikoak (udal euskaltegiak) udalenak dira. Euskaltegi pribatuetako asko federazioetan elkartzen dira (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA). Hala ere, badaude federatuta ez dauden batzuk, esaterako Bai&by edo Mondragon Lingua. Horiei guztiei, Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuak gehitu behar zaizkie (ALTZA, DEUSTUko Unibertsitatea, GOTZON GARITAONAINDIA, HEGOALDE, JOSE ANTONIO AGIRRE, LABAYRU IKASTEGIA LEIZAUR, MAIZPIDE, MATIKO-TROKA, URUMEA, ZORNOTZAko Barnetegia,)
Euskaltegiez gain, euskara irakasten duten beste hainbat zentro daude:
Deustuko Unibertsitatea. Euskal Irakaslegoa
Euskara-ikasleentzako Ikasbil atarian, hizkuntza hau ikasten lagunduko dizuten bideoak, audioak eta testuak aurkituko dituzu.
HABEn, euskara ikasteko diru-laguntzak eskura ditzakezu. Zure udaletxean ere galde dezakezu ea laguntzarik ematen duten ikastaroak egiteko.