Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Euskal hezkuntza-sistema
  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa

Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza 16tik 18 urtera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzen duten ikasleek “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” Titulua eskuratzen dute eta haren bidez batxilergoa edo erdi mailako heziketa-zikloak egin ditzakete.

 

Batxilergoa

  • Borondatezko hezkuntza.
  • Ikasleak “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” titulua izan behar du.
  • Lau modalitate daude: Arteak, Natura eta Osasun Zientziak, Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak, Musika eta Dantza Batxilergoaz gain.
  • Bi ikasturteko iraupena.

Amaitzean, ikasleek Batxiler-titulua lortzen dute eta haren bidez bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketak egin ditzakete: Unibertsitatea edo Goi Mailako Heziketa Zikloak.

 

Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa

  • Borondatezko hezkuntza.
  • Bigarren Hezkuntzaren ondoko irakaskuntza.
  • Batxiler-titulua behar da, edo 20 urtetik gorakoen kasuan, proba jakin batzuk gainditu behar dituzte.
  • Ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitarteko iraupena.

 

http://www.gazteaukera.euskadi.net