Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Euskal hezkuntza-sistema
  3. Unibertsitateko Goi Hezkuntza

Unibertsitateko Goi Hezkuntza

Euskal unibertsitate-sistema Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan (GHEE) sartzen da, Bologna gisa ere ezaguna.

 

Bolognako Planaren xedea da tituluen sistema malgu, konparagarri eta bateragarria lortzea, ikasleen lan-aukerak areagotu eta horien mugikortasuna errazteko, eta aldi berean, Europako goi mailako hezkuntza-sistemaren nazioarteko lehiakortasuna indartzeko. Honako titulu hauek lor daitezke:

  • Titulu homologatuak: balio ofiziala dute Espainiako Estatu osoan.
  • Titulu propioak: horiek eskaintzen dituzten unibertsitateek bakarrik emanak.

 

Unibertsitate-tituluen sistema berria:

Gradua eta Graduondoa, hiru ziklotan egituratuta:

  • Lehen Zikloa edo Gradua: izaera profesionaleko jarduerak prestatzera xedaturiko oinarrizko eta heziketa orokorreko ikasketak. Zikloa gainditzean, ikasleak dagokion titulua jasotzeko eskubidea izango du Gobernuak erabakitzen duenaren arabera.
  • Bigarren Zikloa edo Graduondoa: izaera espezializatuko edo diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua, espezializazio akademiko edo profesionalera xedatua, edo ikasleak ikerketa-jardueretan abiarazteko xedea duena. Zikloa gainditzean, ikasleak Master-titulua jasotzeko eskubidea izango du.
  • Hirugarren Zikloa: Doktore-tesia egin eta aurkezteko tekniken prestakuntza aurreratua. Zikloa gainditzean, ikasleak Doktore Titulua jasotzeko eskubidea izango du (goi mailako hezkuntzako maila akademiko gorena, irakaskuntzan eta ikerketan lan egiteko ahalmena ematen duena).

 

Informazio gehiago:

http://www.educacion.es/educacion/universidades/educacion-superior-universitaria/eees.html

 

Euskal Herriko Unibertsitatea www.ehu.es

Euskadiko unibertsitate-sistema publikoa osatzen dute hiru lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) unibertsitate-ikastegi ofizialek eta atxikitako zentro gisa sortu ziren hainbat Unibertsitate Eskolek.

 

Informazio interesgarria:

 

Zientziarekin eta ikerketarekin lotutako gaiei buruzko zerbitzuak eta informazioa eskaintzen dizkio unibertsitate-komunitateari.

  • Nazioarteko Hedakuntzarako Errektoreordetza  www.relaciones-internacionales.ehu.es
  • Enpresekiko Harreman Zuzendaritza. www.enpresa.ehu.es

 

Deustuko Unibertsitatea www.deusto.es

Gaur egun, Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu Euskal Herriko kostaldean dauden bi hiriburuetan: Bilbon eta Donostian.

 

Informazio interesgarria

 

  • Ikerketaren emaitzak transferitzeko bulegoa (IETB)

Bi unitate ditu ikerketa-taldeen arteko lankidetza erraztu eta sustatzeko, eta I+G arloari dagokionez, Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko harremanak kudeatzeko;

  •  
    • DEIKER. www.deiker.deusto.es

 

Mondragon Unibertsitatea www.mondragon.edu

Mondragon Unibertsitatea enpresa-munduarekin oso lotua dagoen unibertsitate gazte bat da eta hori ikasle guztientzat da onuragarria.

Gaur egun, Unibertsitateko bi Fakultate eta Eskola bat ditu:

  • Goi Eskola Politeknikoa
  • Enpresa Zientzien Fakultatea
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 

Uned-Euskadi

http://www.uned.es/portal/

 

Lanaldia eta unibertsitate mailako heziketa bateragarri egiteko aukera ematen du Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak.

 

TECNUN-Donostiako Ingeniarien Goi Eskola www.tecnun.es

Nafarroako Unibertsitateari dagokio eta etorkizuneko ingeniariak izango direnen prestakuntza profesional eta zientifikoan laguntzea du helburu.