Euskadin, gastronomia gure kulturaren zatitzat jotzen da. Lehengaien kalitate apartagatik eta sasoiko produktu naturalen eskaintza zabalagatik, Euskadi goi mailako gastronomiaren sinonimotzat hartzen dute mundu osoan.
Proposamen tradizionalekin batera (miniaturazko sorkuntza bihurtzen ari diren pintxoen aukera zabala; sagardotegiak; gastronomia-elkarteak edo gastronomia-jaiak), plater abangoardistenak aurkituko ditugu, “Euskal Sukaldaritza Berria” izenaz ezagutzen den mugimenduko sukaldariek sortuak.
Azpimarratzekoak dira, halaber, Arabako Errioxan egindako ardoak, Errioxa Jatorri Deitura dutenak. Errioxako ardoaz gain, Euskadik beste ardo berezi batzuk ditu. Adibidez, Bizkaia, Getaria eta Arabako Txakolina, horiek ere Jatorri Deituraz babestuak. Sagardoa ere aipatu behar da. Edari honek jarraitzaile asko ditu, batez ere “sagardo-denboraldia” delakoan (urtarriletik maiatzera bitartean).