Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Aisia
  3. Kultura

Kultura

Euskadin lehen mailako kultura-giroaz goza dezakegu. Artea eta historia erabateko harmoniaz uztartzen dira kultura-eskaintza zabalarekin. Besteak beste, nazioartean ospe handia hartu duten musika-jaialdiak nabarmendu behar dira, eta baita proposamen errotuagoak ere: Getxoko Jazz Jaialdia (http://www.getxo.net/castellano/cultura/getxo_cultura_jazz01.asp?MNU_Id=196), Donostiakoa (http://www.heinekenjazzaldia.com/?language=es) eta Gasteizkoa (www.jazzvitoria.com/).

Donostiak zinemarekin duen harremana ere ezin dugu ahaztu. Horren erakusgarri dira Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia (www.sansebastianfestival.com/), eta hark bezain ospe handia duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, urriaren amaieran antolatzen dena.

Euskadi, gainera, aberastasun artistiko handiko lurraldea da. Labar-pinturez gain, monumentu megalitiko ugari eta hainbat garai historikotako aztarnategiak aurkituko ditugu. Erromanikoak, gotikoak eta errenazimenduak ere beren ordezkaritza dute hiru lurraldeetako monumentu enblematikoetan; eta kutsu modernistaz beteriko apustu arkitektoniko berriek egungo Euskadin duten garrantzia ezin dugu ahaztu.

Kultura-ibilbide honetan, Euskadiren museo-eskaintza interesgarri bezain aparta nabarmendu behar dugu: Guggenheim Bilbao Museoa (www.guggenheim-bilbao.es/), arte garaikidearen arloan nazioarteko erreferente dena; Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa (www.artium.org/), edo Bilboko Arte Ederren Museoa (www.museobilbao.com/). Horrez gain museo etnografikoak eta interpretazio-zentroak aipatu behar dira, eta Euskadik gordetzen dituen sekretuak ikusteko aukera ere badago.

 

• Museoak

Araba

www.alava.net/cs/Satellite?c=Page&cid=1193045487374&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_listadoMuseos

 

Bizkaia

www.bizkaia.net/Kultura/Ondarea_Bizkaia/Museos.asp?Tem_Codigo=3908&Idioma=CA

 

Gipuzkoa

www.sansebastianturismo.com/info/sansebastianturismo/turismo_cultura.nsf/fwCategoria?ReadForm&idioma=cas&id=T433636&cat=Museos

 

• Haitzuloak

http://www.turismoa.euskadi.net/s11-19150x/es/?searchGUID=r01kpd01103986d7b36deb5ab8a691a6d64a44453&newContext=contextNew

 

• Hondar Arkeologikoak

http://www.turismoa.euskadi.net/s11-19151x/es?r01kQry=tC:euskadi;tF:turismo;tT:h_cultura_y_patrimonio;m:documentPublicationInfo.EQ.1,documentLanguage.EQ.es,templateType.LIKE.H5,cultureType.EQ.0015;pp:r01PageSize.10

 

• Jauregiak, dorretxeak eta gazteluak

http://www.turismoa.euskadi.net/s11-19158x/es?r01kQry=tC:euskadi;tF:turismo;tT:h_cultura_y_patrimonio;m:documentPublicationInfo.EQ.1,documentLanguage.EQ.es,templateType.LIKE.H5,cultureType.EQ.0017;pp:r01PageSize.10

 

Gastronomia

Euskadin, gastronomia gure kulturaren zatitzat jotzen da. Lehengaien kalitate apartagatik eta sasoiko produktu naturalen eskaintza zabalagatik, Euskadi goi mailako gastronomiaren sinonimotzat hartzen dute mundu osoan.

Proposamen tradizionalekin batera (miniaturazko sorkuntza bihurtzen ari diren pintxoen aukera zabala; sagardotegiak; gastronomia-elkarteak edo gastronomia-jaiak), plater abangoardistenak aurkituko ditugu, “Euskal Sukaldaritza Berria” izenaz ezagutzen den mugimenduko sukaldariek sortuak.

Azpimarratzekoak dira, halaber, Arabako Errioxan egindako ardoak, Errioxa Jatorri Deitura dutenak. Errioxako ardoaz gain, Euskadik beste ardo berezi batzuk ditu. Adibidez, Bizkaia, Getaria eta Arabako Txakolina, horiek ere Jatorri Deituraz babestuak. Sagardoa ere aipatu behar da. Edari honek jarraitzaile asko ditu, batez ere “sagardo-denboraldia” delakoan (urtarriletik maiatzera bitartean).