Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Euskadi ezagutuz
  3. Hizkuntza ofizialak

Hizkuntza ofizialak

Euskadin Euskara eta Gaztelania dira hizkuntza ofizialak. Euskara da iberiar penintsulako eta Europa mendebaldeko hizkuntza ez-indoeuropar bakarra, eta hizkuntzalariek, horren ondorioz, toki berezia eskaintzen diote Euskarari Europako hizkuntzen artean. Ez da ezagutzen, inguruan behinik behin, harekin kidetuta dagoen beste hizkuntzarik. Euskara dugu Euskadiko nortasun-ezaugarririk berezienetako bat, eta horrexegatik, azkeneko 20 urte hauetan, eragile oso aktibo batzuen normalkuntza-politikei eta esku-hartzeei esker, gizarteko eta kulturako hainbat arlotan pixkanaka gero eta gehiago erabil dadila lortu da: hezkuntzan, unibertsitatean, administrazioan, hedabideetan...., eta hala, toki bat bereganatu du herri eta hiri askotako eguneroko bizimoduan.