Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Klima

Latitudea da, ziurrenik, Euskadiko klima gehien baldintzatzen duen faktore geografikoa. Euskadiren latitudea kontuan izanik, 42º eta 43,5º artean ekuatoretik iparraldera, eremu epel esan izan zaionaren barruan kokatua dago. Egunaren iraupena, hots, egun argiarena, latitudeak erabakitzen du, eta udan 16 ordukoa izatetik neguan gutxi gorabehera 9 ordukoa izatera igarotzen da.

Kantauriko isurialdean, Bizkaiaren zatirik handienean eta Gipuzkoan, klima neurritsua dute tenperaturei dagokienez, baina oso euritsua da. Araban, aldiz, neguak nahiko hotzak izaten dira, eta sarritan izozteak izaten dituzte, nahiz eta prezipitazioen indizea kostaldean baino txikiagoa den.

http://www.euskalmet.euskadi.net/