Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Gizarte Segurantza

Gizarte Segurantzaren Sistema erregimenen multzo bat da, eta horien bitartez, Estatuak babesa bermatzen die erregimenaren aplikazio-eremuan dauden pertsonei, horiek legeak zehazten dituen gertaera eta egoeretan daudenean (aldi baterako ezintasuna, amatasuna, baliaezintasuna, erretiroa, langabezia...). Lanbide-jarduera bat gauzatzeagatik edo kotizaziopeko modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik ematen zaie babesa pertsona horiei nahiz horien ardurapean dauden familiarteko edo parekoei.

 

1.  Aplikazio-eremua

Kotizaziopeko modalitateko prestazioei dagokienez, Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio-eremuaren barnean sartzen dira Espainiako Estatuan bizi diren espainiar guztiak, horien sexu, egoera zibil edota lanbidea edozein dela ere, eta Espainian bizi diren edo legez dauden atzerritarrak, betiere, azken bi kasu horietan, jarduera lurralde nazionalean gauzatzen badute eta honako multzo hauetakoren batean sartzen badira:

  • Besteren konturako langileak.
  • Beren konturako langileak edo autonomoak.
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak.
  • Ikasleak.
  • Funtzionario publiko, zibil edo militarrak.

 

2 Arreta eta Informazio Guneak

Gertuen dituzun bulegoak ezagutzeko:  

 

3  Informazio Gehiago

Lan eta Immigrazio Ministerioa. Gizarte Segurantza.http://www.seg-social.es

EUlisses (EBn gizarte-segurantzarekin loturiko estekak eta informazioa)

EBk gizarte-segurantzaren araudi nazionalak koordinatu ditu Europako beste herrialdeetara (EBko guztiak, Norvegia, Islandia, Liechtenstein, EEE gisa ere ezagunak, eta Suitza) joaten diren herritarrek beren estaldura bermatua izan dezaten.