Homologazioaren bidez, homologatu den atzerriko tituluari Espainiako titulu edo gradu akademikoaren balio berberak (akademiko eta profesionalak) ematen zaizkio lurralde nazional osoan.
Balio ofiziala duten atzerriko tituluak bakarrik homologatu daitezke, hots, dagokion goi mailako ikasketa-zikloa guztiz amaitu izana ziurtatu behar dute (hala badagokio, baita titulua eskuratzeko egin behar izan den praktikaldia ere) eta eskumena duen agintaritzak emandakoak izan behar dute, betiere ikasketak egin diren Estatuko hezkuntza-sistemaren legeriaren arabera.