Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

Zergak

Euskal zerga- eta finantza-sistemak ezaugarri eta berezitasun jakin batzuk ditu. Foru Aldundiei dagokie zergak ordainarazi, kudeatu, likidatu, ikuskatu, aztertu eta biltzea, eta horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko gastuen finantzaketan laguntzen du ekarpenen bitartez, transferitu gabeko eskumenen gastuengatik.

Euskadin eta Espainiako Estatu osoan, pertsona guztiek identifikazio fiskaleko zenbaki bat dute (I.F.Z.) zerga-kudeaketak egiteko.

Nazionalitate espainiarra ez duten pertsonen kasuan, zenbaki hori atzerritarren identifikazio-zenbakiaren (A.I.Z.) berdina da.

Zergak zuzenak, zeharkakoak edo udal zergak izan daitezke.

 

Zuzenak 

Zerga zuzenek ondarea eta errentak zergapetzen dituzte, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak (P.F.E.Z.) eta Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergak (E.E.E.Z.), esate baterako.

 

Zeharkakoak 

Zeharkako zergek ondasun eta zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, eta horien artean, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (B.E.Z.) da azpimarragarriena.

 

Udal zergak 

Udal zergak, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (O.H.Z.) edo Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (E.J.Z.) adibidez, Udalen eskumenekoak dira. 

 

Informazio gehiago:

Euskal Zerga Sistema

http://www9.euskadi.net/fiscalidad/indice_c.htm

 

Araba:

www.alava.net/cs/Satellite?cid=1193044808031&language=es_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_B_Perfil

Bizkaia:

www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleDepartamento.asp?Tem_Codigo=5

 

Gipuzkoa:

www.ogasuna.info