Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Bestelako informazio interesgarria
  3. Jabetza Industriala eta Intelektuala

Jabetza Industriala eta Intelektuala

Estatu espainiarrak, EBeko kide den aldetik, erkidegoko zuzentarauetan jabetza industrialari buruz ezarritako jarraibideak betetzen ditu. Nolanahi ere, aldez aurretik asmakizuna erregistratu egin behar da, haren gainean eskubide esklusiboak eduki ahal izateko.

Horrez gain, lurraldetasun-printzipioak gobernatzen du gai hau. Horrek esan nahi du patentea erregistratuta dagoen herrialdeetan soilik jasoko duela babesa jabeak. Beraz, patentea bere jatorrizko herrialdean erregistratzeak ez dio jabeari automatikoki beste herrialde batzuetan babesik ematen.

Espainiak gai honi buruzko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuenak berretsi ditu. Horri esker, salbuespen arraroak salbu, Espainiako nazionalitaterik ez duten pertsonen eskubideak behar bezala babestuta daude gure herrialdean.