Guía para vivir y trabajar en Bizkaia

 

  1. Hasiera
  2. Bestelako informazio interesgarria
  3. Jabetza Industriala eta Intelektuala
  4. Laneko asmakizunak. Nork erregistratu behar du asmakizuna?

Laneko asmakizunak. Nork erregistratu behar du asmakizuna?

Legea oso argia da gai honi dagokionez. Ikertzailea honako hiru egoera hauetakoren batean egon daiteke lanean:

  • Enpresa batean
  • Unibertsitatean
  • Bere kontura

 

Enpresa batean

Bere kontratuak edo enpresarekin duen lan- edo zerbitzu-harremanak dirauen artean langileak asmakizunak egiten baldin baditu, asmakizun horiek enpresariarenak izango dira, baldin eta esplizituki edo inplizituki bere kontratuaren xedea den ikerketa-jarduera baten emaitza badira.

Langileak, alegia, asmakizunaren egileak, ez du eskubiderik izango asmakizun horrengatik ordainsari gehigarririk jasotzeko, asmakizun horri egindako ekarpen pertsonalak eta asmakizunak enpresarentzat duen garrantziak langilearen kontratu edo lan-harremanaren eduki esplizitu edo inplizitua nabarmen gainditzen dutenean izan ezik.

 

Unibertsitatean

Irakasleak unibertsitatean egiten duen ikerketa-lanaren emaitza diren eta bere irakaskuntza- eta ikerketa-eginkizunen barruan dauden asmakizunen titularra Unibertsitatea izango da. Irakasleak, nolanahi ere, eskubidea izango du Unibertsitateak asmakizunen ustiapenetik edo horien eskubideak lagatzetik ateratzen dituen irabazietan parte hartzeko. Irakasleak irabazietan nola eta zenbateraino parte hartuko duen Unibertsitateko Estatutuetan adieraziko da.

 

Bere kontura

Aurreko inguruabarrak gertatzen ez badira, asmakizunen gaineko eskubideak langilearenak izango dira, hau da, egilearenak.