Baliozkotzeak esan nahi du onarpen ofiziala ematen zaiela, ondorio akademikoetarako, atzerrian egin diren goi mailako ikasketei, horiek amaituak izan ala ez.
Oro har, ikasketa partzialen baliozkotzeak ondorio akademikoak bakarrik ditu, Espainiako hezkuntza-sisteman ikasten jarraitzeko aukera ematen baitu. Hala badagokio, ikasketak amaitzean ikasleak dagokion unibertsitate-titulu espainiarra eskuratu ahal izango du aplikagarria den ikasketa-plana gainditu ostean. Titulu espainiar horrek dagozkion ondorio ofizial guztiak izango ditu, bereizmenik egin gabe.