Europar Batasuneko kide diren Estatuen arteko pertsonen zirkulazio librea galarazten zuten oztopoak ezabatu ondoren, EB 27 estatuetako eta Norvegia, Islandia, Liechtenstein eta Suitzako herritarrek beren lanbide-prestakuntza eskuratu duten herrialdetik kanpo lan egin dezakete EBko kide den beste Estatu batean, beren kontura naiz besteren kontura.
Onarpen honek ondorio profesionalak baino ez ditu izango, hau da, harrerako Estatuan lanbide arautu jakin bat gauzatzeko baimena ematen du. Oro har, ez du ondorio akademikorik.